Joan den ostiralean, martxoak 3an, "Irun Ekintza" egitasmoak prentsaurrekoa eman zuen Irungo La Sallen, 2016 urtean egindako lana azaltzeko.

Irun Ekintzan egitasmoaren helburua bertako ekonomia indartzeko ekintzak diseinatzea da. Horretarako bi lan mahai antolatzen dira; bata "prestakuntza eta lanbideratzea mahaia" eta bestea, "enpresa eta ekintzailetza mahaia". Irungo La Sallek mahai hauetan eta bertatik antolatutako ekintzetan aktiboki parte hartzen du.