Joan den astean bukatu genuen La Salle ikastetxeetan lantzen ari garen Ikaskuntza Testuinguru Berria (ITB), proiektu bidezko ikasketa. Haur eta Lehen Hezkuntzan bi astez (20/03-31/03) aritu dira proiektuekin lanean eta DBHn (22/03-28/03) eta BATX 1. Mailan (20/02-24/02) astebetez.

Ikaskuntza Testuinguru berri honen ezaugarriak hauek dira:

LA SALLE IKASTETXEETAKO IRAKASLEEK DISEINATUTAKO TESTUINGURU BERRIA
ERRONKA BERRI BAT HEZKUNTZAN BERRITZEKO
IKASLEA, BERE IKASKUNTZAKO PROTAGONISTA
HITZETATIK EKINTZETARA HEZITZEKO MODU BAT
ABENTURA BAT IRAKASLEENTZAT, IKASLEENTZAT ETA FAMILIENTZAT

Ondorengo estekan DBHn egindakoari buruz informazio zabalagoa:

https://lasalleirungo.sallenet.org/course/index.php?categoryid=342